Ebaluazio irizpideak



Jarraian, talde lana egiterakoan kontuan izan beharreko ebaluazio irizpideen zio nagusiak zehaztu dira.

Egoera
Ebaluazio irizpideak
GAIZKI
Asko hobetu behar da

Ez darabil datuak jasotzeko inolako informazio-iturririk: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak…

Garatutako lanak ez dio erantzuten egindako galderari. Ez dira galdera motaren araberako irizpide zehatzak garatu.

Ez dira IKTak erabili: bideoak, audioak, argazkiak, foroak…

Blogak ez darrai inolako ordenarik, oso zaila da eskatutako informazioa aurkitzea.

Ez dute talde-lanik egin: ez da inolako ebidentziarik aurkeztu.

Kopiatu: erreferentzia gaineratu gabeko idatzi zatiak erabili eta itsatsi dira (aipu gabeko testu zatiak).

Ortografia akats ugari ditu (300 hitzeko  2 edo 3 baino gehiago)
NAHIKO ONGI
Gutxienekoa gauzatu da, baina hobekuntza handiak behar ditu

Informazio-iturri bakarra darabil: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Batzuetan bibliografia ez dago ongi idatzia.

Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da, baina galderaren atal bati erantzuten dio eta sakontasun handirik gabe. Zehaztasun eta argitasun gutxi.

Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da.

Ordena gutxiko bloga, atal edo irizpide batzuk aurkitzea ez da erraza.

Talde lan eskasa: ebidentzia gutxi aurkeztu dira.

Zenbait testu zatitan lanaren asmoen eta garapenaren arteko nahaspila ageri da.

Ortografia akats batzuk ditu (600 hitzeko 2 edo 3)
OSO ONGI
Lana bideratua dago, baina hainbat xehetasun kontuan hartzea falta da

Bi informazio-iturri darabiltza: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude.

Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.

Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke.

Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.

Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke.

Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.
BIKAINA
Zorionak

Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Erreferentzia guztiak zuzenak dira.

Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da.

Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da.

Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira.

Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua.

Ez du inolako ortografia akatsik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario