Lanaren ezaugarriak

Talde lana
Taldean gauzatu beharreko lan honek ikasgaiko nota osoaren %50eko balioa izango du, hau da, 5 puntukoa. Lana gauzatzeko teknologia berriak erabili beharko dira, horien artean, bloga. 
Lana 3 pertsonez (gehienez) osatutako taldeetan egin behar da eta irakasleak proposatutako ikasgaiaren edukien inguruko galdera bati ahalik eta eraginkorren erantzun behar zaio (efizientzia). Talde bakoitzak idatzizko dokumentu bat eta aurkezpen bat sortu beharko ditu, ondorengo ezaugarriak kontuan hartu behar direlarik:
Idatzizko dokumentua
Aurkezpena
Gehienez 1500 hitz
Teknologia berrien erabilpena baloratuko da.
Argazkiak erabil daitezke. Gomendagarria da zuek ateratakoak izatea; beste egileren batenak izanez gero, jatorria adierazi.
Zuek sortutako bideoren bat edo batzuk grabatuz gero, gehienez 10 minutu iraun ahal izango dute.
Beste egileen artikuluak edo ekarpenak (elkarrizketak, utzitako dokumentuak...) erabiltzea beharrezkoa da, baita berauen erreferentzia gaineratzea ere.
Entregatze data (zintzilikatzeko): 2014ko apirilaren 16a (epe-muga).
 
Talde bakoitzak, lana amaitu ostean, ikasgaiko irakaleari URLa edo helbidea bidali eta honek horretarako sortutako blogean zintzilikatuko du. Idatzizko dokumentua ‘post’ moduan zintzilikatuko da, dagozkion estekak gaineratuz (artikuluak, argazkiak, besteen bideoak, elkarrizketen ekarpenak…), eta bideoren bat sortzen baduzue, bestelako plataformaren bat (Youtube…) erabiliz sarean jarri eta bertara iristeko esteka gaineratu beharko duzue.
Lanaren ebaluazio irizpideak beste dokumentu batean gaineratu dira (ikus ebaluazio irizpideak dokumentua).
Lanaren kalifikazioari dagokionez, irakaslearen ebaluazioaren (%50a) eta ikasleen koebaluazioen (%50a) arteko batez bestekoa burutuko da, beraz, bien ardura izango da lanak ebaluatzea. Batez bestekoa egiteko, bi zatiak (irakaslea eta ikasleak) gutxieneko notarekin gainditu beharko dira. Lehenengo aldian ikasle talderen batek ez badu lana gainditzen, hurrengo deialdirako irakasleak kalifikatuko du.
Ikasle talderen baten lana ez badu beste ikasle batek ebaluatzen (inork ez badu lan hori ebaluatzea hautatu), irakaslearen nota %100a izango da.
Koebaluazioa: formatzeko ebaluazioa
Koebaluazioa talde lanari lotua dago. Ikasle bakoitzak (bakarkako lana) beste kideek (lan-taldeek) egindako lanak zuzendu behar dituzte. Guztira lau lan (blog) ebaluatu eta kalifikatu behar dituzte. Ebaluazioa gauzatzeko, ebaluazio irizpideetan zehaztutakoari jarraitu behar zaio. Ebaluazio hauek iruzkin moduan (cometarios) zintzilikatuko dira blogean (lan hori gauzatu duenaren blogeko lehen orrialdean edo sarrerako orrian). Ebaluazioa modu horretan egitearen arrazoiak gaineratu behar dira (justifikatu) eta horrez gain, 0tik 10erako nota bat jarriko zaio lanari (zuen izen-abizenekin sinatuz). Lau ebaluazio iruzkinak eta dagokien nota 2014ko maiatzaren 2rako sartu beharko dira. Data hori gainditzean, ezin izango da inolako ebaluazio iruzkinik gaineratu. Iruzkinak gaineratzen dituenari (egokitasunez eta arrazoituz egindako iruzkinak) gainditutzat emango zaio zati hori. Lau iruzkinak word orri batean idatzi lehenik eta behin, jarraian blog bakoitzean zintzilikatu dagokion ebaluazio-kalifikazioa eta azkenik, irakasleari bidali word dokumentu berean lau iruzkinak (ebaluatutako bloga zein den zehaztuz kasu bakoitzean).

No hay comentarios:

Publicar un comentario